“PROFESIONALAK ematen dituen enpresa”

ZER DA Ikaslan Fundazioa?
Goierri Eskolan Lanbide Heziketa ikasten duten ikasleentzako praktika zentro bat gara. Hauek, gelan garaturiko formakuntza teoriko-praktikoa, gure erakundean buruturiko kalitatezko formakuntza praktikoarekin bateratzen dute, beraien ikasketak aberastuz eta etorkizuneko lan-merkaturatzea erraztuz.
Ikasleak, ikasgelatik lan-mundurako prestakuntza-prozesuan, esperientzia praktiko eta erreal batean parte hartuz, balioa eransten dio bere garapen profesionalari. Gure jarduerak enpresen aitortza eta errekonozimendua ditu.
Bestalde, Ikaslan Fundaziotik enpresei ekoizpen zerbitzu bat eskaintzen diegu eta lan hauetaz baliatzen gara gurekin praktikak burutzen dituzten ikasleei formakuntza praktikoa eskaintzeko.
“PROFESIONALA izaten lagunduko zaitugu. JARRERAN dago gakoa”
Ikaslan Fundazioa
Mallutz Kalea 23-24
20.240 Ordizia (Gipuzkoa)
Tel: (+34) 943 160 089
email: info@ikaslanfundazioa.eus