Zer eskaintzen diegu gure ikasleei
Goierri Eskolak eta Ikaslan Fundazioak elkarrekin, zure prestakuntza aberastuko duen lehen esperientzia profesionala eskaintzen dizugu. Kalitatezko praktikei esker, Lanbide Heziketako titulua lortzeaz gain, 800 eta 1.100 ordu arteko benetako lan-esperientzia metatuko duzu, zure curriculumari balio erantsia emanez.
Goierriko enpresek badakite Ikaslan Fundaziotik igarotako ikasleen prestakuntza eta ibilbidea nolakoa den; horregatik, laneratzeko garaian bereziki baloratzen eta aitortzen dute.
Ikasketetan eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko aukera izango duzu: lehengaiak eskatu, diseinuak landu, produkzioa planifikatu, ekoizpenean parte hartu eta bezeroarekin harreman zuzena izan. Gainera, Goierri Eskolako titulazio gehienetako ikasleek dute gurekin esperientzia hau bizitzeko aukera.
“Lan-merkatura eta profesional mundura azkarrago egokituko zara”
“Gela eta enpresa arteko zubia gara”
IBILBIDEAK
Zure ikasketa mailaren eta Goierri Eskolan garaturiko 1. mailako jardueraren baitan, zure Ikaslan Fundazioko egonaldia egokitu eta zure neurrirako ibilbide bat diseinatzen dugu. Ezagutu FORMAKUNTZA PROGRAMA bakoitzaren berezitasunak:
Ikaslan Fundazioan zure egonaldia hoberena izan dadin, zure formazioaz arduratuko den talde profesional bat izango duzu zure zerbitzura, lanean irakasteaz gain, zure ekarpenak jaso eta esperientzia aparta izan dadin etengabe hobetuko dugu elkarrekin.
IkasguneAK
Ikaslan Fundazioa, IKASGUNE deitzen diegun ezagutza arlo eta ekoizpen unitatetan antolatzen dugu, hauek, ikasleei eta enpresei zerbitzu hoberena eskaintzeko helburua dute eta ekoizpen, kalitate, ingurumen eta asebetetze adierazleekin monitorizatzen ditugun autokuedeaturiko negozio unitateak dira.





