Zer eskaintzen diegu gure ikasleei

Goierri Eskolak eta Ikaslan Fundazioak elkarrekin, zure prestakuntza aberastuko duen lehen esperientzia profesionala eskaintzen dizugu. Kalitatezko praktikei esker, Lanbide Heziketako titulua lortzeaz gain, 800 eta 1.100 ordu arteko benetako lan-esperientzia metatuko duzu, zure curriculumari balio erantsia emanez.

Goierriko enpresek badakite Ikaslan Fundaziotik igarotako ikasleen prestakuntza eta ibilbidea nolakoa den; horregatik, laneratzeko garaian bereziki baloratzen eta aitortzen dute.

Ikasketetan eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko aukera izango duzu: lehengaiak eskatu, diseinuak landu, produkzioa planifikatu, ekoizpenean parte hartu eta bezeroarekin harreman zuzena izan. Gainera, Goierri Eskolako titulazio gehienetako ikasleek dute gurekin esperientzia hau bizitzeko aukera.

Lan-merkatura eta profesional mundura azkarrago egokituko zara”

“Gela eta enpresa arteko zubia gara”

Praktikak

IBILBIDEAK

Zure ikasketa mailaren eta Goierri Eskolan garaturiko 1. mailako jardueraren baitan, zure Ikaslan Fundazioko egonaldia egokitu eta zure neurrirako ibilbide bat diseinatzen dugu. Ezagutu FORMAKUNTZA PROGRAMA bakoitzaren berezitasunak:

Ikaslan Fundazioan zure egonaldia hoberena izan dadin, zure formazioaz arduratuko den talde profesional bat izango duzu zure zerbitzura, lanean irakasteaz gain, zure ekarpenak jaso eta esperientzia aparta izan dadin etengabe hobetuko dugu elkarrekin.

Ikasketa guneak

IkasguneAK

Ikaslan Fundazioa, IKASGUNE deitzen diegun ezagutza arlo eta  ekoizpen unitatetan antolatzen dugu, hauek, ikasleei eta enpresei zerbitzu hoberena eskaintzeko helburua dute eta ekoizpen, kalitate, ingurumen eta asebetetze adierazleekin monitorizatzen ditugun autokuedeaturiko negozio unitateak dira. 

EBAKETA
ikasgunea

Diseinu, programazio eta materiale metalikoen laser ebaketa gunea

KONFORMAKETA ETA MEKANIZAKETA
ikasgunea

Txapa konformazioa eta txirbil-harroketa bidezko fabrikazio gunea

SOLDADURA
ikasgunea

Kalitate baldintzetan eta planopeko egitura metalikoen soldadura bidezko muntaia gunea

MUNTAIA ELEKTROMEKANIKOAK
ikasgunea

Multzo mekaniko, elementu eta koadro elektrikoen muntaia gunea

LOGISTIKA
ikasgunea

Biltegi kudeaketa eta eskaeren prestaketa eta segimendua gunea

ZERBITZUAK
ikasgunea

Zeharkako barne zerbitzu gunea:

  • Administrazioa eta finantzak
  • Kalitatea
  • Mantenua